sábado, 8 de diciembre de 2012

UDALETXEA INGURATU!!! AZAROAK 30, OSTIRALA, 11:30etan


Bilboko udaletxean, azaroaren 30ean, hiri honetan inoiz izan ez diren aurrekonturik antisozialenak eztabaidatu eta onetsiko dira.

Aurrekontu horiekin etorriko zaizkigun murrizketek zuzenean eragingo diete gizarte diru-sail guztiei; berriz, herritarrek lehentasunezkotzat jotzen ez dituzten sailetan eta begi onez ikusten ez dituzten gaietan bere horretan jarraituko dute, murriztu gabe.

“Asteazken beroak” plataformakoek zuen parte-hartze bultzatu nahi dugu azaroaren 30erako deitu dugun ekimenean. Egun horretan jendearen haserrea eta gizarte eta hiri eredu ezberdinaren alde borrokatzeko gogoa batu nahi dugu, udaletxea inguratuz. Izan ere, onartu nahi dituzten aurrekontuek elkartasunik gabeko hirira garamatzate eta ezberdintasunak, injustizia eta pobrezia/bazterketa egoerak areagotuko dituzte.

Ziur gaude zure auzoan, lanean edo beste nonbaiten borrokatu edota konponbide ezberdin, solidario eta aurrerakoia eman beharrean dauden kasuaz eta egoeraz jakitun zarela. Hori dela eta, ekimen honetan parte hartzeko eskatu nahi dizugu, ostiralean (30ean) 11:30etan udaletxeko plazara joan zaitezen eta ozenki mintza zaitezen. Pankartarekin, txilibituekin, lapikoekin, zure leloarekin. MURRIZKETARIK EZ!!!

ZATOZ!!!
Zabal ezazu!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario